IKASTETXEETAKO IRAKASLEEN PRESTAKETA

Abiapuntua:


Denbora batetik hona Euskal Herriko Klaretar Probintziak misio partekatuaz benetako hausnarketa batetan sartua izan da, bere ebanjelizatze ekinak hartzen dituen baliabide guztietan.


Aldi labur honetan, hezkuntzaren gune berezian, sekular nahiz klaretar misiolariak elkarren artean erabaki dugu klaretar misio partekatu honen hezitzaileak prestatzen urratsak ematea garrantzitsu dela, geure Probintziako hiru ikastetxe eta gainontzeko klaretar ikastetxeen artean batasun lokarriak sortuz, heziketa jardunean jarrera berria bideratzeko harreman eragileak finkatuz, eta pertsona zein erakunde esangarrien lekukotasuna ezagutuz, eta beste.


Asmo on horietan oinarriturik, bidea zabaltzearren aztertze eta plangintza taldea sortu genuen. Lehen emaitza aurkezten dizuegun prestaketa ikastaro hauxe da, eta uste dugu dituzuen kezkei erantzuteko gai izango dela.


Helburu zehatz bat lortu nahi dela nabarmendu nahi dugu hasiera hasieratik: dagokigun misio partekatua gauzatzeko aurrerapausoak ematea, tentu handiz baina asmo biziz. Gure “hezitzaile elkartea” handiak bi mila familiaz gora ditu, baita hiru mila gora ikasle, berrehun gora langile... Bizitza multzoa eta etorkizun andana gure eskuetan, gure nortasun eta hezkuntza egitasmotik eman genezakeen onena merezi duena.


 


Helburuak




  • Irakasleak gure ikastetxeetako nortasun berezian prestatu.


  • Klaretar ikastetxeetako irakasleen artean topatzea, elkarkidetza eta partekatzea sustatu.


  • Ikastetxeetako irakasleen artean hausnarketa pedagogikoa bultzatu, eta ondorioz elkarlan pedagogikoa ahalbideratu .


  • Irakasleen betekizun hezitzailean ebanjelizatzaile ekimenak handiagotu.


  • Klaretar ikastetxeen Jabegoa eta bertako irakasleen artean elkarrizketa eta hobekuntzazko harremanak landu.

Iraupena:


Bi ikasturte.


 


Egunak:


Lehenengo taldea: ikasturte barneko lehen asteartetan.


Bigarren taldea: aurreko taldearen ondorengo asteazkena.


 


Lekua eta ordutegia:


Aguraingo klaretarren egoitza.


Ikastetxe bakoitzean ere saio bana egingo da.


Goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte.


10:00 Otoitza (15') eta hitzaldia


11:15 Atsedena


11:45 Norbanako eta talde lana


13:15 Atsedena eta bazkaria


15:30 Taldeen emaitzak, eztabaida (eta/ala hitzalditxoa eta galdera-erantzunak).


16:45 Saioaren ebaluaketa


 



 
Archivos adjuntos:
 
IKASTAROAREN EGUTEGIA Icono [ 373 ]

2006-2007 KURTSORAKO EGUTEGIA Icono [ 411 ]