BALIOAK



  1. Gizabanakoen aldeko errespetua. Pertsona zein erakundeen arteko harremanak elkarrekiko begirune eta errespetuan oinarrituak bideratu nahi ditugu, pertsona zein talde ala herri bakoitzaren bereizgarriak antzeman eta misioaren alde jartzea.


  2. Misio partekatua. PROCLADE YANAPAY-ko partaide bakoitzak beretik zerbait jarri behar du aukeratutako helburuak lortzeko. Horrenbestez, garrantzizkoa da partekatze guneak lantzea, helburuak eskuratzeko ezaupideak jakinaraziz.


  3. Izaeren berdintasuna. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen aurrean, batez ere Hegoaldean, gizon-emakumeen partaidetza bidezko garapen jasangarria sustatu nahi da.


  4. Errealitateari atxikiak. Geure sendotasun eta ahultasunetaz jabeturik ahal duguna eskaini nahi dugu, dena gure kasa egitea ezinekoa delarik besteen partaidetzari bide emanez.


  5. Hobekuntza iraunkorreko jarrera. Gure ekimenak beharrezko ditu etengabeko hausnarketa, ebaluaketa eta prestaketa, aukeratutako helburuak duintasunez eta erantzukizunez burutzeko.


  6. Besteekin lankidetza. Gure asmoen bide berak dituzten taldeekin hausnarketa zein lankidetzazko harremanak landu nahi dira.