PROCLADE (Promoción Claretiana de Desarrollo) YANAPAY (ketxueraz, lankidetza) Euskal Herriko (Euskadi eta Nafarroa) Klaretar Misiolariek sustatutako GGKE da, Ipar zein Hegoaldean garapenaren aldeko lankidetzan diharduena, batez ere Klaretar Misiolarien lan esparruetan.
Lankidetza eta garapena arloan ibilbide luze duten klaretar bi elkartetik sortua da PROCLADE YANAPAY: PROCLADE-EUSKADI (1989) eta PROCLADE-NAFARROA (1993).
PROCLADE YANAPAY behartsuenak laguntzeko eta bakea, justizia eta izadiaren jasangarritasuna suspertzen duen egitura ebanjelizatzailea da. Beraz, kristau espiritualtasuna bidetik, gizartean eta erabaki-gunetan eragitea nahi da, bitartekari hauekin: Euskal Herria Probintziako klaretarren egitura pastoralak, eta inguruko erakunde, pertsona eta taldeak.