|
SORTARAZI
|
|
|
SORTARAZI, Giza Garapenerako irabazpen asmorik gabeko Klaretar Elkartea da, Bizkaia mailan giza garapen eta justiziaren aldekoa, Bilboko San Frantzisko auzoan 1991 urtean sortua. Ebanjelio eta Solidaritatea – Klaretar Sekularrak elkarteetan sortu zen, erantzun hauek emateko: - Solidaritzaren alde, Sortarazi solidaritatezko bizipen zehatz eta elkartekoia izateko. - Bolondres, profesional eta partaideen arteko harreman berriak aberasteko. - Bazterketatik biziki gertu egoteko, Sortarazi bidegabekeriazko egoeraz hausnartzeko gunea bilakatu eta horrela norbere bizia zein familiarena auzipean jarri ahal izateko. Sortaraziren ibilbide aldi honetan, batez ere elkarteak izan dira bere euskarri ideologiko, pertsonala eta ekonomikoa. Sortarazik solidaritatezko hautuari erantzuna ematen lagundu du bazterketa egoeran parte hartuz, bolondresgoa zein sentsibilizatze ekintza bidez. Hastapenetan funtsezko izan ziren San Frantziskon haur-gazte eta agureekin ekimenak, Klaretarrekin batera hausnarketa aldiak, elkartea sortu eta profesionalekin batera egitasmoak eratzea, Lamiakoko ekimena, zailtasunetan zein bidea hartzeko uneak, eta ekimen berritzaile den Itzala Gizarteratze Zentroa abian jartzea. Bere sorrera eta senaz, Sortarazi misio partekatu deitua denaren tresna bilakatu da eta horretan dihardu, Klareten karisma partekatzen duten sekular eta erlijiosoen eginahalak bateratu eta euskarri sozial berdinetan ekitearen garrantzia azpimarratzen duena. Horretan dihardugu eta hori litzateke hurrengo urteetarako erronka nagusia.
Azkenik esan aldaketa sozialean partehartze hezitzaile eta sozio-laborala bidez bultzatu nahi da, xehetasun berezi hauen bidez: - lurraldetasuna,- auzoak partehartzea, - bolondresak eta profesionalak bertaratzea, - partehartzearen orokortasuna, - beste baliabide eta elkarteekin koordinazioa eta elkarlana, - egoera ahulean diren pertsonak lehenestea.
Batez ere beste baliabideek zaintzen ez dituztenak lagundu nahi dira, gizarteratze zailtasun berezikoak ala bazterketa eta pobreziazko egoera iraunkorrean daudenak.
|
|
|
|
|