Euskal Herriko Gobernu Probintzialak, aurreko sei urtealdirako agirien arabera, Bokazio ikuspegiko Gazte Pastoraltzaren ildoa jarraitzea onetsi du.
GBP Taldeak zera du helburutzat: haurtzaro, nerabe eta gaztaro pastoraltzako antolabide eta eragileen beharrak zaindu eta ekintzak sustatzea, Biltzarrak lehenetsitako irizpideen arabera.
Gobernu Probintzialak izendatu eta Apostolutzako Arduradunari atxikia dagoen Koordinatzaile batek zuzenduko du, dagokion atalaz ardura arteza hartuz eta bere gainekoa lagunduz. Ekitekoak egoki betetzearren Koordinatzaileak Formazio Arduradunaren laguntza du, Formazioa eta GBPa artean lotura zuzena delako.
Talde horrek HGBPko klaretar eragileen lankidetza eta aholkularitza du. Bokazio Pastoraltzak berezko du Probintziako klaretar guztien lankidetza, norberaren ahalmen neurrian. Anaidi bakoitzean pastoraltza horretako arduradun behar izan behar du: nagusia ala besteren bat.
1.- EGITEKOAK
1.1. Probintziako HGBPa bideratu, sustatu eta koordinatzea, Probintziako Biltzar eta Probintziako Ekinbide Planaren erabakiak jarraituz.
1.2. Ikastetxe zein Parrokietan sortutako ekintzetan Haur eta Gazte pastoraltza bideratzea, bokazio ikuspegia emanez, beste hauekin koordinatuz: Proclade Yanapay, Kristau Heziketa Saila, Formazio Saila...
1.3. Beharreko diren topaketak antolatzea, beti ere Probintziako beste esparru apostolikoekin koordinatuz (ikastetxeak, parrokiak, proclade...), anaidi mailan zein probintzia mailan iritziak jasoz, dagokion ekitekoa hobekien burutzearren.
1.4. Dagozkion topaketa eta ikastaroen antolakuntzan parte hartzea, probintzia arteko zein bestelakoetan (Jardunbidea - Dir. 410).
2.- JARDUERA
2.1. Talde honek Probintziako beste pastoraltza taldeekin koordinazio zuzena izango du, Apostolutza Saileko norabideak jarraituz pastoraltzako eragile zein hartzaileen gaietan, eta berdin beste arlo pastoraletan: ikastetxe, parrokia, proclade eta beste.
2.2. Era berean Formazio Sailarekin koordinazioa izango du bokazio gaidunen jarraipenerako irizpide eta ekimenak zehazteko. Koordinatzailea Probintziako Formazio Kontseiluko partaide da.
2.3. Beste Probintzietako Gazte eta Bokazio Pastoraltzako arduradunekin harremana izango du, baita Gobernu Generaleko Formazio eta Apostolutzakoekin (Jardunbidea - Dir. 175 eta 410).
2.4. Taldea CONFER-ko (S.V.C.) bokazioen aldeko Idazkaritza nazionalarekin harreman iraunkorrean izango da, eta halaber gure anaidietako Elizbarrutiko GBPko ordezkariekin, baita HGBPko ekimen garrantzitsuak burutzen ditugun Elizbarrutietan.
2.5. Ikastetxe eta parrokietako Haur, Gazte Bokazio Pastoraltza arduradunak hilero bilduko ditu, bilera zuzenduz.
2.6. Kristau Heziketako Talde Koordinatzaileko partaide da. GBP arloan sustatzen diren irizpideak Kristau Heziketa Arduradunarekin koordinatuko ditu. Kristau Heziketa Kontseiluko partaide da (urtean bi bider biltzen dena), era berean Kristau Heziketa Saileko (bi urtez behin biltzen dena).
2.6. Proclade Yanapay-ko Bolondres Arloko Arduradunarekin koordinatuko da ekimen bateratuak antolatuz. Proclade Yanapay-ko Misiolari Espiritualitate Arloa. Gazteentzat eta Proclade Yanapay-ko Misiolari Espiritualitate Arduradunarekin misiolari bokazioetarako ekimenak proposatuko ditu (pazko misiolaria, auzolandegiak,...).
3.- ZEHAZTASUNAK
HGBPko Koordinatzaileak Probintziako bokazio pastoraltza sustatu eta koordinatuko du. Bere ekitekoak hauek dira:
a. Ikastetxe eta parrokietako HGBP arduradunekin HGBP ekintzak eratu, burutu eta aztertuz.
b. Probintziako anaidi eta pastoral guneetan bokazioen ardura suspertu, bokazio pastoraltza eta harrera aldeko hautua suspertuz.
c. Bokazio gaidunen argiketa eta hautaketa lanen jarraipena koordinatu eta gauzatuz.
d. Bokazio gaidunak Formazio Kontseiluari aurkeztuz, halaber Hasberri edota Nobiziotegiari.
e. Bokazio Pastoraltzako ekintza eta irizpideen berri Probintziari iraunkorki emanez.