A. Claret bera Euskalerriara etortzeaz gain, bere eragin espirituala nabaria da. Lehenengo eta behin maila bikaineko euskaldunekin izandako harremanak bitartez, hala nola Esteban Adoain fraide beneragarria, Justizia eta Onespen ministro zen D. Lorenzo Arrazola, Jagoba Balzola, Fernando Etxanobe eta Zirilo Uriz Labayru gotzainak, Galdakaoko Antonio fraidea, Manuel Jauregi, Domingo Olaskoaga eta Eugenio Labarta jesuitak, Bizenta Maria Lopez Bikuña eta Maria Josepa Santxo Gerra santak, eta abar.
Euskarazko debozio liburuen arloan badira katalanera eta gazteleratik itzulitakoak, Euskalerrian gure santu katalanaren eragina ekarri zutenak: batzuk, bere bizitzan; beste batzuk, bera hil ondoren: Ceruraco zucena eta segurua, Mutilchoai beren animen oneraco, Anima baten iru egoerac, Cristau doctrina.
1950 urtean Aita Claret santu egiteko aurkeztutako bi mirakuluetatik bat, Maria Etxabe bilbotarraren sendaketa izan zen.
Aita Clareten bizia eta ekina Euskalerrian sortu ziren klaretar anaidietan luzatu zen: Iruñea (1880), Balmaseda (1882), Bilbo (1986), Beire (1910), Tolosa (1914), Agurain (1918), Donostia (1920), Areeta (1942), Iruñea (1970), Gasteiz (1972), Leioa (1975), Getxo (1977) eta 1974 urtetik aurrera Bolibiako Ipar Potosiko misiolaritzan.
Egun klaretarren presentziak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan jarraitzen du. Klaretar asko jaio da lurralde honetan, Clareten irrika misiolaria munduan zehar zabaldu dutenak: anai igeltsero eta arotzak, sermolariak, misiolariak, musikariak, euskararen ikerlariak, gotzainak, baita kardinal bat ere (Arcadio María Larraona).