Klaretar
   TOKIA: Euskara
Berriak
Berriak
Agenda
Argazkiak
Estekak
Pastoraltza
GBP: Gazte bokazio pastoraltza
Parrokiak
Sortarazi
Kurkudi
Kristau Hezikuntza
Klaretar Ikastetxeen Idearioa
Gure Ikastetxeak
Ikastetxeetako irakasleen prestaketa
Irakasle berrien prestaketa
Klaretar anaidiei informazioa
Ipar Potosiko Misioa
Kokapena
Historia
Proiektuak
Ekintzak
Misio enklabeak

  icono titulo  MARIAREN BIHOTZ GARBIA


Mariaren Bihotz Garbia [fundazioaren koadroa]

MARIAREN BIHOTZ GARBIA

 

Kongregazioa Ama Birjina txit santuaren esku-hartzearen bidez sortu zela esaten da, eta bera da kongregazio honen zaindaria, Bihotz Garbiaren titulupean. Bere semeak garenez, eta Bihotzaren Semeak izena dugunez, maitasunez eta konfiantzaz gurtzen dugu. Eta berari entregatzen gatzaizkio, Kristoren misterioaren araberakoak egin gaitzan, eta bere ama-lanari lagun diezaiogun zerbitzu apostolikoan.

 

Mariaren Bihotz Garbia Klaretarren Kongregazioaren zaindaria da. “Mariaren Bihotza” esamoldea zentzu biblikoan ulertzen dugu: esamolde horrekin Maria santua bera izendatzen dugu; bere barruko “izatea”, “izate” bakarra; bera barne-bizitzaren erdigunea eta jatorria; Jainkoa eta anaiak maitatzeko zuen jarrera zatiezina, eta Semea salbatzeko lanari biziki lotu zitzaion.

 

Mariaren bihotza “Itun berriko” gizakiaren “bihotz berriaren” eredua da. Fedez, esperantzaz eta maitasunez beteta, Jainkoaren Hitza hartu zuen Mariaren bihotzari “Hitzaren etxea” deitzen zaio, baita “Espiritu Santuaren santutegia” ere.

 

Bere Bihotzak hainbat kalifikatzaile jaso ditu: orbangabea, hau da, babestuta dago bekatuaren orbanen aurrean; jakintsua, Mariak bertan jasotzen baitzituen bere Semearekin eta salbazioaren misterioarekin lotutako hitzen eta gertaeren oroitzapenak; otzana, bihotzez men egin baitzion Jainkoaren borondateari; berria, Jesukristoren graziaren berritasunak biltzen baitu; apala, Jesukristoren bihotza bezala, “bihotz otzan eta apalekoa” baita; xumea, zurikeriarik gabea eta guztia egiaren espirituak bilduta; garbia, hau da, Jainkoa ikusteko gai da, Jainkoaren dohatasunaren arabera; sendoa Jaikoaren borondatea onartzeko, baita bere Semearen heriotza-unea iritsi zenean ere; prestua, Jesukristo hilobian zenean iratzarrita egon baitzen, piztueraren zain.

 

Guk, ildo horretan, Mariaren bihotzari erreparatuta, honelakoak izan nahi dugu: "Mariaren Bihotz Garbiaren semea karitatearen suak hartuta, igarotzen den lekua kiskaltzen duen gizona da. Gizon guztiak maitasunaren Jainkozko sutan piztu nahi ditu, eta horretan ahalegintzen da bide guztietatik. Ez du ezerk izutzen; gabezietan gozatu egiten du; lanei ekiten die; sakrifizioak besarkatzen ditu; atsegin hartzen du kalumnietan; poztu egiten da jasaten dituen torturetan eta minetan, eta loria hartzen du Jesukristoren gurutzean. Otoitzean, lanean eta sufrimenduan Jesukristori nola jarraitu eta haren antzera nola bizi baizik ez du pentsatzen, eta beti Jainkoaren aintza handiena eta gizakien salbazioa lortzen saiatzen da, eta ez besterik".

 

Gure profesio erlijiosoa egitean, Jainkoari eskaintzen gatzaizkio eta Mariaren Bihotz Garbiari ematen, salbazioaren zerbitzurako.

 

Gure bizitza-sintesia Mariaren izatean inspiratu nahi dugu, Hitza adi entzun, Bihotzean hausnartu eta erabateko konpromisoa hartzen baitu Erreinuaren interesekiko. Claret bezala, Mariak, Espirituaren bidez, Semearekin osatzen gaitu, Jaikoaren Ebanjelioarekin. Bera da ebanjelizatzeko hezten eta lan horretan zuzentzen gaituena: «Aitari kontsakratuta bizi zen (eta bizi da), semearengan, Espiritu Santuaren bidez, Jesukristoren salbazio-lanari hertsiki lotuta eta gure artean Elizaren aurre-figurazio, fededunen ama eta gizakiaren laguntza unibertsal moduan kokatuta».

 

Mariaren ama-ekintzaren bidez, Hitza hartzen ikasten dugu, bizitzan konpromiso-gorputza ematen eta berak egindako bizkortasunaren eta eskuzabaltasunaren bidez komunikatzen. Beraren babesean hazten gara anaitasunean, eta adorearen sendotasuna ikasten dugu, une zailetarako. Mariari begiratu, gizakiak irrikatu duen aldaketa beragan, modu pribilegiatuan, errealitate bihurtu dela ulertzen dugu, Espirituak sagaratu eta gurekin Jaikoaren ama bihurtu baitzuen. Bere emakume eta ama kontzientzia osotasunean izan ziren ebanjelizatzaileak. Mariak, klaretar familian, misiolari eta Hitzaren zerbitzari garen aldetik, gure erantzun larriak eta eraginkorrak argitu eta emankortu behar ditu. Bera da ebanjelizazioaren eta gure bizitzako ebanjelizatze-zerbitzuaren izarra.


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Nortzuk gara
Ongietorria
Claret Aita
Mariaren Bihotz Garbia
Gure historia
Non gaude?
Klaretar agirien liburutegia
Gobernu taldea
Klaretar Sendia
Claret Gaur
Aita Claret-en eragin espirituala Euskal Herrian
Hezikuntza
Heziketa iraunkorra
Heziketa taldea
Hezikuntzarako materialak
Proclade Yanapay
Nortzuk gara?
Helburuak
Balioak
Erakundea
Proclade Yanapai animazio taldea
Espiritualitatea
Igandeko Meza
Liturgia materialak
Claret Aitaren jaiotzaren bigarren mendeurrena
 Hasiera  Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1