|
Ebangelioa Berri Ona dugu beti. Jesusen ‘bizia izan dezaten’ hitzek erantzun klaretarra ematera bultzatzen gaituzte. Gure bokazio eta iragargintza profetikoak Euskalerria Erkian biziaren alde jokatzeko eskatzen digute. Hitza baieztatu nahi dugu biziaren aldeko egite esanguratsu eta keinu dierazgarriekin. Erantzun misiolaria ematen saiatzen gara, bai bizi bai bizi ezaren zeinuek bihotzean ukitzen digutelako. Bizitza murriztuari zerbitzatzera deituak gaude, aita ‘biziaren kultura’ sustatzera. Jainkoak ‘hain maite duen bizia’ nahi genuke aldarrikatu gure eguneroko ministerio eta testigantzaren bidez. Jesus Jaunak Bizian sartzeko’ deitzen digu, erabat zuzentzen saiatu, eta berarekin biziz gero, Ebanjelioaren Berria zabalatzera bidali. Horregatik, Euskal Herriko klaretar Misiolari guztiok biziaren zerbitzari bihurtzen gara, bizi hori Jaunaren ohain bezala egunero bizitzen eta ospatzen dugunean, bai eta besteei, gugan dugun ‘egunean eguneango igarlegintza’tik hoberena eskaintzen diegunean, edo eta gure misiolari-zerbitzuan zaindu, garatu arazi, argitu eta ukatzen dugunean, eta besteen bizitzarako lanean, otoitzean eta nekaldietan gure buruak eskaintzen dizkiegunean. Gizon eta emakume asko dira bizitzaren zerbitzari direnak, nahiz eta arriskutan jarri beraiena. Biziaren alde jokatzea aukeratuz ‘profetagintza misioa’ jarraitu nahi dugu, guk ere, horrela, mundu honetan legami, ezaupide eta profezia lez ibiltzeko.
|
|
|